Enrique Maya: "Udalak eraikin batekin saritu ditu 'okupak' EH Bilduren ingurukoak direlako"

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 19a, 08:28
Enrique Maya kanpainako agerraldi batean. Arg: eitb.eus

Joseba Asiron kritikatu du Mayak jokaera horregatik eta uste du Geroa Baik negoziazioan parte hartu zuela Uxue Barkosi kalteak "ekiditeko".

Caparroso kaleko etxebizitza "saria" izan da Konpañia kaleko egoitza okupatu zuten gazteentzat. Hitz horiek erabili ditu UPNko Iruñeko zinegotzi Enrique Mayak Joseba Asironen erabakia kritikatzeko. "Bilduren ingurukoak direlako eman die udalarena den eraikina", nabarmendu du alkate ohiak. EH Bildurekin kexu agertu bada ere, Geroa Bairentzat ere izan du kritikarik: "Negoziazioan parte hartu zuen Geroa Baik, konplize da. Uxue Barkosi kalterik eragin ez diezaion eta arazoa albo batera uzteko aritu dira".

"Eurengandik gertu daudenekin agertzen dute kezka eta eurei mesede egiteko politikak eramaten dituzte aurrera", esan du Mayak. "Gutxi batzuentzat" gobernatzen ari direla salatu du Iruñeko UPNk. Caparroso kaleko eraikina uzteak ez du arazoa konponduko eta are gehiago, Iruñearentzat kaltegarria izanen dela uste du alderdi erregionalistak. "Sektarismoz" aritu izana leporatu dio Asironi eta "erradikaslistei" eraikin publiko bat saritzat ematea leporatu dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!