Ustez Sirian EI-rekin bat egin behar zuen gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 1a, 10:39
Argazkia: Guardia Zibilaren operazioa, Sanduzelain.

Sanduzelai auzoan hartu dute atxilo 32 urteko gizona. Polizia iturrien arabera, Siriara joateko asmotan zen. Halaber, Doctor Simonena kalean daukan teterian "proselitismo lanak" egitea leporatu diote.

Operazio zabala gauzatu dute. Espainiako Barne sailak zabaldutako oharrean jaso dutenez, gizonaren "erradikalizazioak" eta "izaera eta itxura aldaketak" piztu du Guardia Zibilaren Informazio zerbitzuen arreta.

Barne sailaren hitzetan, "DAESHekin lotutako bideoak, argazkiak eta loturak" erakusten zizkien teterian "aukeratutako bezeroei".

Haren lana Siriara joan nahi zuen jendea bilatzea zen, zabaldu dutenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!