Bazterkeriarik eta fundamentalismorik gabeko aldaketaren alde, manifestazioa

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 1a, 08:47

Gizarte entitateek eta sindikalek gaurko deitu dute manifestazioa Iruñean. 19:00etan izanen da autobus geltoki zaharretik abiatuta.

"Aldaketa erreala izan dadin eta bazterkeriarik zein funamentalismorik gabe izan dadin", manifestazioa deitu dute gizarte eragile eta sindikalek. Aldaketaren aldeko protesta izanen dela gaineratu dute "inoren kontra" aritzeko asmorik gabe. "Benetako demokrazia" baten aldeko aldarria izanen da nagusi gaurko protestan.

19:00etan irtengo dira kalera autobus geltoki zaharretik, "Aldaketarekin, denon Iruñea. Fundamentalismorik ez", goiburuarekin. Abel Azkona artistaren erakusketak sortu duen aztoramendua ekarri dute gogora: "Nahiz eta memoria historikoaren inguruko lana egin duen Azkonak fundamentalismoaz, elizaz eta adierazpen askatasunaz baino ez dira mintzatu". Horren atzean, interes politikoak antzeman dituzte noiz eta, parte hartzea sustatu nahi denean erabakitzeko adibidez zer egin Mola eta Sanjurjoren gorpuzkinekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!