Nafarroako Erresumaren historia eta oraina mintzagai

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 18:32

Aingeru Epaltza eta Pruden Gartzia Nafarroaren historiaz, fikzioaz eta orainaz mintzatuko dira asteartean 18:30ean, Comedias kaleko Elkar dendan

Nafarroako Erresumaren galerarekin zerikusia duten lau saiakera labur bildu ditu Pruden Gartzia historialariak 'Nafarroako Auziaz' bere azken lanean. Garai beretsuan argitaratuko du bere trilogiako azken alea gazteleraz Aingeru Epaltzak `Nuestra Jerusalen perdida' , hau ere Nafarroako Erresumaren garaietan kokatua. 

Gartzia eta Epaltza, biak Nafarroako historiaz, bat saiakera landuz eta trilogia nobelatua itxiaz bestea. Solasaldi honetan bilduko ditugu bi egileak, Xabier Mendiguren idazle eta editorearen galderei erantzun diezaieten, Nafarroaz, bertatik sortu diren pertsonaia historiko eta fikziozkoez eta Erresuma zaharraren iraganaz eta orainaz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!