Iruñean Kantuzi eman diote Gora Iruñea saria

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 10:50

Hamar urtetan kalean abesten egindako lanarengatik eskaini diote garaikurra, "isildutako lana" ikusarazi asmoz.

Txema Hidalgok hartu zuen saria, atzo, Iruñeko Eguneko ospakizunetan. "Hunkituta gaude isildutako lana da gurea, askotan ezarritakoaren kontrakoa", esan zuen, garaikurra eskuan.

Zazpiak oihal batetik kantatu zuten, ostean, udal plazan egindako ekitaldian. Beste zenbait abesti interpretatu eta gero, larrain dantzari ekin zioten enparantzan bertaratutakoek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!