Doako bisita gidatuak euskaraz Nafarroako Jauregira Nafarroaren Eguna dela eta

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 19:54

Euskarazko bisitak: azaroaren 25an 17:00etan; 26an 17:30ean; 28an 11:00etan, 29an 11:30ean eta 30ean 12:00etan eta abenduaren 27ean 18:00etan eta 1ean 18:30ean.

Nafarroako Egunaren oroitzapena dela-eta, Nafarroako Jauregiak, foru instituzioen egoitza historikoak, ateak irekiko ditu hango aretoak, galeriak eta bulegoak erakusteko, azaroaren 25tik abenduaren 1ra bitartean.

Aukera ederra da eraikin enblematikoa eta barruko altxor artistikoak eta historikoak ezagutzeko.

Nafarroako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak azalpen-bideo batekin hasiko dira, eta ondorengo lekuetan zehar ibilaldia egingo da: Tronuaren Aretoa, Lehendakarien Aretoa, Areto Berdea edo Errege Erretratuena, Lehendakaritzaren bulegoa, Bilera Aretoa, Jangela Aretoa eta Kapera.

Bisitetan, musika-interpretazio laburra eskainiko dute Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek.

Bisitariek bereizgarri bat jasoko dute Nafarroako ezkutuarekin eta Nafarroako Jauregiari buruzko informazio-liburuxka bat.

 

BISITA-ORDUAK

Lanegunak:

Eguneko lau bisita gidatu egingo dira, eta horietako bat euskaraz izango da.

Bisitak ordu hauetan izango dira: 17:00 / 17:30 / 18:00 / 18:30

Euskarazko taldeak: azaroaren 25an, 17:00etan; azaroaren 26an, 17:30ean; abenduaren 27ean, 18:00etan; eta abenduaren 1an, 18:30ean.

 

Jai-egunak:

6 bisita egingo dira, 11:00etan, 11:30ean, 12:00etan, 12:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.

Euskarazko taldeak: azaroaren 28an, 11:00etan; azaroaren 29an, 11:30ean; eta azaroaren 30ean, 12:00etan.

 

Beharrezkoa da NAN aurkeztea, eta bisita hasi baino ordu laurden lehenago Carlos III.aren atera joan behar da (2. zk.). 18 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute. Bisita ordubete eta laurden ingurukoa da. Jauregiko leku batzuk bereziki zaindu behar dira; beraz, ezin da takoi meherik eraman. Jauregian ezin da janari edo edaririk sartu. Argazkiak atera daitezke, baina flashik gabe. Gurpil-aulkiarekin edo aulkitxoekin sar daiteke.

 

IZEN-EMATEA DOAKOA DA

Interesatuek ordua erreserbatzeko honako telefono hauetara deitu behar dute, azalpena zein hizkuntzatan jaso nahi duten adieraztearekin batera: 948 012 012 (doakoa) eta 012 (deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere).

Bi zenbaki horietara astelehenetik ostiralera bitartean dei daiteke, 8:00etatik 19:00etara.

Telefonoz erreserba egiterakoan, ondorengoak eskatuko dira: izen-abizenak, NAN eta harremanetarako telefonoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!