Konponbide bila dabilen Nepal

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 25a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Nepalen inguruko hitzaldi bat eta Dinamo Danza taldearen emanaldia daude.

Gaur, eguerdian, udalak emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du, udal plazan, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren karietara.

Eta arratsaldean, seietan , Kondestable civivox aretoan, udal ordezkariek Iruñeko Udalaren 2016ko aurrekontuak aurkeztuko dizkiete herritarrei. Alkatea, zinegotziek eta Geroa Baiko eledunak udal kontuak azalduko dituzte, parte hartzean oinarritutako saio batean.

Arratsaldean bertan ere, mediazioaren inguruko hitzaldia, Milagrosako Civivox aretoan, hazkunde pertsonalaren zikloaren baitan. Zazpietan izanen da, gonbidapena aldez aurretik hartuta.

Bihar, Nepalen inguruko mintzaldia, Mendillorriko Civivox aretoan. Erronka: herrialdea berreraikitzea. SOS Himalaya-ko Cristina Climentek eskainiko du. Zazpietan, doan, aurretik gonbidapena hartuta.

Sodoma Futbol Taldea. Hori da Gazteriaren etxean Carlos Marsa idazleak, Carlos Perez kazetariak eta Luis Sabalza Osasunako presidenteak aurkeztuko duten liburuaren izena. Arratsaldeko  zazpietan.

Dantza garaikidearen zikloa Dinamo Danzaren emanaldi batekin bukatuko da. Saioa zortzietan izanen da, eta sarrerak hiru euroan eros daitezke, Iturramako Civivox aretoan bertan edota sarean.

Salgai daude jasa Jabier Muguruzaren kontzerturako sarrerak, Sanduzelaiko Civivox aretoan izanen da. Sarrerak sei euroan eros daitezke, bertan eta udal webgunean, sei euroan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!