Erorien monumentuan erakusketarik ez egiteko eska dezake artzapezpikuak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 09:24
Erorien monumentuan erakusketarik ez egiteko eska dezake artzapezpikuak.

Alfa y Omega astekarian argitara eman dute artzapezpikuak udalari urteetan eskainitako gunea ez dela izanen erakusketarako.

Artzapezpikua aztertzen ari da Erorien monumentuko Abel Azkonaren erakusketa dagoen gunearen kontzesioa erakusketarako ez izatea. Elizarena da Erorien monumentua eta erakusketa gune izateari uzteko eska dezake orain.

Gune hori udalari uzteko baldintzak aztertuko dituela esan du artzapezpikuak Alfa y Omega astekarian. "Gune kulturala izan beharko luke eta ez luke erakusketarik edo manifesturik hartu beharko are gutxiago erlijioaren aurkakoak badira", azaldu du artzapezpikuak astekari horretan. Elizak eskatua dio udalari Abel Azkonaren erakusketa erretiratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!