Iruñeko alkateak Abel Azkonari eskatu dio "azter ditzala berriz" erakusketen edukiak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 08:28
Abel Azkona 'Pederasta' hitza hostia sakratuekin idazten. Arg: @abelazcona

"Adierazpen eta sorkuntza askatasunak" lehenesten dituela berretsi du Joseba Asironek.

Abel Azkona artistari eskatu dio Iruñeko alkate Joseba Asironek erakusketaren edukiaren inguruko hausnarketa egin dezala. "Erakusketak herritar batzuen errefusa izan du eta elkarbizitza errazte aldera eta inor ez mintzeko erakusketaren atalak berriz aztertzeko" eskatu dio alkateak artistari.

242 hostia sakraturekin Pederasta hitza idatzi du Azkonak. Horrek sortu du polemika. Eztabaida izan da kristauen artean, Eliza katolikoaren baitan eta baita arlo politikoan ere. 76.000 sinadura jaso dituzte charge.org atarian erakusketa horren aurka.

Joan den ostiralean mustu zuten erakusketa. Iruñeko alkateak kritika oldea izanda, esan du, "adierazpen eta sorkuntza askatasunak lehenesten dituela" baina Azkonari eskatu dio "birpentsa dezala erakusketaren atalen bat".  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!