Gaur dator Bidador

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 10a, 09:28
Antolatzaileak gaur goizean, harmailak muntatzen, Burguen plazan (Argazkia: Patxi Larrion)

>Joxemiel Bidador. Iruñeko euskaldunak pastorala gaur antzeztuko dute Iruñeko Burguen plazan, 17:00etan. Ikusleak 16:15erako han izateko eskatu dute antolatzaileek.
>Sarrerak aspaldi amaitu ziren. Plazan sartu ahal izateko, pastoralaren liburuxka erakutsi beharko da.
>Oraindik ez dute erabaki beste emanaldirik eginen duten.

Gaur dator Bidador. Gaur taularatuko dute Joxemiel Bidador. Iruñeko euskaldunak pastorala. Gaur omenduko dute filologo, ikerlari, dantzari, idazle, festazale, euskaltzale, erudito iruindarra. Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Biltoki elkarteek, Duguna dantza taldeak elkarlanean antolatu dute ikuskina, beste pertsona askoren laguntzaz, ehundik gora lagunek parte hartu baitute prestakuntza lanetan.

Honatx pastoralaren antolatzaileek haien blogean plazaraturiko oharra:

Azken txanpan sartuta gaudelarik ohar zehatz batzuk helarazi, eta ahalik eta gehien zabaltzen laguntzeko eskatu nahiko genizueke:

  • Urko Aristik eguraldi ona ziurtatu digularik, azkenean Burguen plazan eginen dugu pastorala, heldu den larunbatean, hilak 10 eta 17:00etatik aitzina.
  • Pastorala ikusi ahal izateko, erositako liburuxka-sarrera eraman beharko da. Gainera, pastorala ongi jarraitu ahal izateko gida ezin hobea izanen da.
  • Pastorala ikustera garaiz joatea eskertuko dugu. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, baina, ongi legoke 16:15atik aitzina bertaratzen joatea toki ona hartu ahal izateko.

Liburuxka eskuratzeko aukerarik izan ez duten lagunei, gure eskerrik zintzoenak agertutako interesagatik, baina sentitzen dugu; oraingoan ez da lekurik izanen. Beste emanaldiren bat egiteko aukera baldin badugu, denboraz iragarriko dugu.

Azken egunotan, pastoralari buruzko artikulu arrunt interesgarriak karrikaratu dituzte Ander Perezek Nafarroako Hitza-n eta Gorka Bereziartuak Argia-n.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!