Komunikazio eta ediziorako tekniken ikastaroak antolatu ditu Ahotsa.infok

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 10:04

Urriaren 26an hasiko dira ikastaroak. Bideo kamerak nola erabili, bideoak editatzeko moduak aztertu, sare sozialak erabiltzeko erak landu eta komunikazio teknikak zeintzuk diren aztertuko dituzte.

Herritarrei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzendutako ikastaroa emanen du Ahotsa.info hedabide digitalak. Komunikazioa lantzea da ikastaroa antolatzearen xedeetako bat. Guztira hiru tailer antolatu dituzte.

Lehen atal batean bideo kameren erabilera aztertuko dute. 10 orduz ariko dira eta urriaren 26tik 30era eginen dute. Goizez izanen da bideo kameren inguruko ikastaroa eta 30 euroren truke ematen ahal da izena.

Bigarren atalean, bideoak editatzeko tresnerien erabilera izanen dute ardatz. Azaroaren 2an ekinen diote eta 20 orduz ariko dira. 50 euroren truke izen emateko aukera izanen da.

Hirugarren atalean, bideoa editatzen segitzeko aukera eskainiko du Ahtsa.info hedabide digitalak, baina sakondu eginen dute teknikan. Garatuagoa den bideo edizioan barneratuko dira. Azaroaren 9an eginen dute eta 50 balioko du ikastaro horrek.

Azken atal batean, sare sozialen erabileraz, komunikabideen arteko harremanez eta gizarte mugimenduetan ari direnei euren irudia hobetzeko teknikez ariko dira. Azken honetan, komunikazioan adituak direnak egonen dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!