Etxabakoitz martxan, jaia aletu dadin

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 10:05
Argazkia: Dantzariak Etxabakoizko festetan. / etxabakoitz.info

Kaldereteak eta motor zaleen topaketak izanen dira, besteak beste, bihar hasi eta astelehenera arte iraunen duten festetan.

Bihar lehertuko da festa, 12:00etan txupinazoa botatzearekin batera. Nolanahi ere, gaurtik aurrera izanen da zer ikusi eta gozatua; izan ere, pilota eta futbito txapelketa herrikoiak antolatu dituzte.

Bihar, musikak hartuko ditu kaleak: La Pamplonesak emanaldia eskainiko du, pasealekuan. Arratsaldean, berriz, mus lehiaketa eta BMX txirrindulen erakustaldia eginen dute. Amaitzeko, Atreyu diskalariarekin igaroko dituzte gaueko ordu txikiak.

Igandean, motor zaleen topaketa ospatuko dute, goizean goiz. Ostean, nahi duten herritar guztiak batuko dira bazkari herrikoian. Eta gaua berriz ere dantzarako espazioa izanen da, Euro orkestraren eskutik.

Astelehenean, Euskal jaiaren ordua iritsiko da, eta 'kasko t' jaurtiketan gauzatu eta gero bukatuko dira jaiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!