Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka, asteburuan Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 4a, 09:33
Argazkia: @InisO_o

Ehun saltoki jarriko dituzte Alde Zaharreko karriketan. Burguen plazan eta Mañuetakoan sortzaile gazteen azoka paratuko dute.

Hiru Burguen Erdi Aroko azokak gaur 18:00etan zabalduko ditu ateak. Saltokiak gaur 21:00 arte izanen dira zabalik. Larunbatean eta igandean, aldiz, ordutegia 10:30etik 14:00ra eta 17:00etatik 21:00etara izanen da.

Azoka burguek bat egiten zuten eremuan jarriko dute (Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas); izan ere, 592ko Batasunaren Pribilegioaren urteurrenaren karietara antolatzen dute. Hain justu hori dela kausa, oihalezko hiru atari erraldoi paratuko dituzte burguen sarreretan.

Ehun saltokiak zehazki honako karrika hauetan paratuko dituzte: Mercaderes, Udaletxe plaza, kale Berria, Kontzejuaren plaza, San Frantzisko plaza, Hilarion Eslava, kale Nagusia. Saltokiez gain, salgaiekin loturiko elementu etnografikoekin erakusketak izanen dira ikusgai, baita garai bateko lanbideen erakustaldiak ere: zapatariak, zurginak, zeramikariak, magoak…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!