Sanferminak 2015

Julio Soto, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Xabier Terreros bertsolariak, Oinez Txokoan

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 10a, 11:15
Julio Soto ariko da Andoni Egañarekin, Nerea Ibarzabalekin eta Xabier Terrerosekin batera. Argazki: bertsoa.com

‘Patata tropikala’ haurrentzako ikuskizuna, bertsolariak eta La Jodedera taldea izanen dira protagonista Takoneran.

Lehen ekitaldia gaur Takonerako Oinez Txokoan haurrentzako ikuskizuna izanen da. Umeei eskainitako emanaldia izanen da Patata tropikala izenekoa. Arratsaldean izanen da 18:00etan.

Bertsolariak ere nagusi izanen dira Vista Bellan. Taula gainera lau bertsolari handi igoko dira: Julio Soto, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Xabier Terreros. Fernando Anbustegi izanen da ekitaldiaren aurkezlea. 20:00etan izanen da bertso saioa.

Gauean musika izanen da gakoetako bat gaur ere Oinez Txokoan. La Jodedera musika taldeak jarriko ditu bertaratutakoak dantzan 23:30etatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!