Sutea izan da Estafeta kaleko etxebizitza batean

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 8a, 11:23
Intoxikazioagatik bi lagun erietxera eraman dituzte. Estafetako etxebizitza batean izan da sua. Argazkia: @JuanpeUra

Bi lagun erietxera eraman dituzte kea arnasteagatik. Intoxikazio arina dute bi bizilagunek.

Entzierroaren ondoren jaso dute deia SOS Nafarroan. Sutea izan da Estafeta kaleko etxebizitza batean.Suhiltzaileak berehala joan dira nahiz eta jendetza zegoen Alde Zaharreko kaleetan goizeko zortziak eta hamar minutu zirelako, besteak beste. Etxebizitza barruan ziren bi bizilagunak atera dituzte eta berehala itzali dute sortu den sua. Intoxikazio arinarekin erietxera eraman dituzte bi kideak.

Etxebizitzan suteak ondorio larriak eragin dituela adierazi dute suhiltzaileek. Estafeta kaleko 61. zenbakiko 5. pisuan sortu da sua. Egurrezko laza batetik kea ateratzen hasi da, gasa garraiatzen duen hodia barruan zuen lazan hain zuzen. Berehala hasi da teilatura sua zabaltzen.

Suhiltzaileen azkartasunari esker ez da gainerako etxebizitzetara hedatu sua. Berehala itzali ahal izan dute, 10 minuturen bueltan. Bi bizilagun saiatu dira suhiltzaileak iritsi aurretik sua itzaltzen eta lan horrengatik intoxikazio arina jasan dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!