Entzun eta ikusi Txupinazoa, Euskalerria Irratiarekin

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 3a, 10:45
Argazkia: eitb.eus

Irratiz ez ezik bideo-streaming bidez ere eskainiko dugu aldaketaren sanferminen hasiera, Berria-rekin elkarlanean.

10:00etatik 12:30era eginen dugu saio berezia, eta FMko 91.4an zein euskalerriairratia.eus-en gozatu ahal izanen da, baita berria.eus-en ere.

Kontakizuna Udaletxe plazatik bertatik eginen Euskalerria Irratiak, Seminario Etxetik hain zuzen ere. Han izanen dira Txari Eleta eta Juan Kruz Lakasta esatariak. Udaletxe barruan Pello Argiñarena izanen da, aldaketako agintari berriak elkarrizketatzen, baita Iruñeko Orfeoiko ordezkariak eta Veleta peñako oinordekoak ere.

Halaber, hainbat kale konexio eginen ditugu: Erraldoien konpartsaren, Pamplonesaren eta Duguna udal dantza taldearen hamaiketakoak; Gora Iruñaren Jai gunea; Nafarroa Oinez Txokoaren txupinazoa;  Karrikiri euskal denda, Katakrak-eko hamaiketakoak…

Entzun eta ikusi, sentitu eta goza aldaketaren sanferminen hasiera, Euskalerria Irratian. Eta berotzen hasteko, honatx NafarroaWow-ko lagunek Sanferm!ntza saioa sustatzeko sorturiko bideoklipa.

7tik aurrera, Sanferm!ntza

7tik aurrera, Euskalerria Irratiak egunero saioa eginen du 12:00etatik 14:00etara, Zaldi Zuriko ostatuko terrazako marko konparaezinetik. Hori ere entzun ez ezik ikusi ahal izanen da, Berria-ren laguntzari esker. Aldaketaren Sanfermin hauetan, Uxue Barkos, Joseba Asiron eta Ainhoa Aznarez pasako dira gure terrazatik, baita Nafarroako beste zenbait alkate ere. 

Beti bezala, gizarte taldeek presentzia handia izanen dute gure saioan: peñen federazioa, Gora Iruñea, Nafarroa Oinez, Paris 365, Zaldiko Maldiko, Karrikiri... Talde horietako guztietako eta gehiagotako ordezkariak ariko dira gurekin solasean.

Egunero, musika entxuferik gabe izanen dugu. Besteak beste, Joseba Irazoki, Altxatu, Nerea Erbiti eta alardeko txistulariak entzunen ditugu, zuzen-zuzenean. 

Iritzi emaileak bi saldotan banatuko ditugu: batetik, festazaleen adarkadak izanen dira; bestetik, sanferminak maite ez dituztenen Caravinagreren txokoa: Saioa Alkaiza, Aingeru Epaltza, Jon Alonso, Angel Erro, Hedoi Etxarte...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!