Euskal pilota kanpus arrakastatsua Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 2a, 12:29

Astelehenean hasi eta gaur amaituko da Donibane Kirol Elkartean. 6 eta 16 urte bitarteko 80 haur ari dira parte hartzen Pello Martinez de Eulate, Fernando Goñi, Patxi Eugi eta Juan Martinez de Irujo pilotariek antolatutako ekimenean.

Lehenbiziko aldiz antolatu da Iruñean pilota kanpusa kirol honetako teknikak haurrei erakusteko helburuz. Esku pilotaren jokaldiak nola borobildu , entrenamendu eta beroketa saio egokiak nola burutu, nola egiten diren eskuz jokatzeko pilotak edo nola jartzen diren takoak ikasten aritu dira haur eta gaztetxoak.

Lehen kanpus honen arrakasta ikusita bigarren txanda bat antolatzen ari dira uztailaren azken asterako. 27, 28 eta 29an  eginen da Donibane Kultur Elkartearen kiroldegian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!