Bixente Taberna izanen da Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza zuzendaria

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 1a, 09:06

Arkitektoa da Taberna, Hirigintzan espezializatua. Maria Victoria Borja izanen da aholkularitza juridikoko zuzendaria.

Gaur hartuko du kargua Bixente Tabernak eta Maria Victoria Borjak uztailaren 15ean hartuko du. Iruñeko Udaleko Batzarrak zuzenean egindako izendapenen berri eman zuen atzo: Taberna izanen da Hirigintza eta Etxebizitzako Udaleko zuzendaria eta Borja izanen da aholkularitza juridikoko zuzendaria. Taberna arkitektoa da Hirigintzan espezializatua eta Borja letratua izan da zazpi urtez Iruñeko Udalean. Biak hala biak esperientzia dute udalean. Taberna ere hirigintza alorreko zenbait lan egin ditu eta 2003tik Hirigintza Gerentziako arkitektoa izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!