Lizoain Parte hartze, Gazteria eta Kirol zinegotzia izanen da; eta Egino, Ongizate eta Berdintasunekoa

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 1a, 08:26

Izquierda-Ezkerrako Edurne Egino izendatu du alkateak Ongizate eta Berdintasun zinegotzi ordezkaria. Aranzadiko Ana Lizoain izanen da Parte hartzea, Gazteria eta Kirolaren zinegotzi ordezkaria.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak dekretu batean sinatu zituen atzo bi izendapen: Izquierda-Ezkerrako Edurne Egino Ongizate eta Berdintasun zinegotzi ordezkaria izanen dela jaso zuen dekretuan eta Ana Lizoain Parte hartzea, Gazteria eta Kirolarena izanen dela. Gainerako zinegotzi ordezkariak joan den ekainaren 13an izendatu zituen: Zerbitzu Orokorreko zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Patricia Perales izanen da; Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumen, Proiektu eta Hirigintza Zaintzako zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Jose Martin Abaurrea; Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Maider Beloki eta Herritarren segurtasuna, Enplegua, Ostalaritza eta Turismorako zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Aritz Romeo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!