Zazpi Civivox areto daude Iruñeko beste hainbeste auzotan. Jarduerak eta ikastaroak antolatzen dituzte eta maiatzetik urrira 538.000 herritarrek hartu dute parte horietan guztietan. Ikasturte amaieran izan da Iruñeko alkate Enrique Maya Arrotxapeko Civivox aretoan. Hain zuzen, ikusgai izan du pintura ikastaro batean ikasleek egindako lanak.
700 izan dira denera areto horiek antolatu dituzten ekimenak: bisita gidatuak, pintura eskolak, argazkilaritza ikastaroak, dantza eskolak, artisautza tailerra, literatura irakurraldiak eta musika izan dira ardatzetako batzuk. Gizarte eragileek, kulturalek eta elkarteek ere erabili dituzte areto horiek euren ekimenak prestatu eta antolatzeko.