Ostiralean, Demode quartet Nafarroako Antzerki Eskolan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 27a, 18:34

Lehen ikuskizun honen 100 emanaldi egin dituzte jada, duela bost urte estrenatu zutenetik. Ostiralekoa agian lan hau ikusteko azken aukera izanen da.

Hau da taldeak taularatu zuen lehen ikuskizuna. A capella abestutako bertsioak baina baita pianoz, gitarraz, esku-soinuz eta kaxoi flamenkoz lagundutakoak ere, koreografia atsegin eta elkarrizketa bitxiz lagunduta.

Azken boladan “Epa” izeneko lana ari dira aurkezten han eta hemen, baina ikusleek eskatuta, lehendabizikoa eskainiko dute hainbeste maite duten agertokian.  Aurkezpen diskoan agertzen diren abestiak eta beste batzuk, esketxak eta umorea, horiexek osagaiak. Talde horretako kide Iker Huitzi izan dugu Euskalerria Irratia, Irrintzi plaza saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!