Iruñean ere aldaketaren aldeko indarrak nagusi

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 24a, 23:33

UPN litzateke lehen indarra (10 zinegotzi), Baina EHBilduk (5), Geroa Baik (5), Aranzadik (3) eta Ezkerrak (1), gehiengoa lortuko lukete.

Iruñeko botoen %96,97 zenbatuta, aldaketaren aldeko indarrek gehiengoa lortuko lukete udalean, 27 zinegotzi eserlekuetatik 14 lortuz. UPN litzateke indar bozkatuena (botoen % 29,93 eta 10 zinegotzi), ondoren EHBildu (%17,10 eta 5 zinegotzi), Geroa Bai (%15,86 eta 5 zinegotzi), PSN (%10,43 eta 3 zinegotzi), Aranzadi (%9,60 eta 3 zinegotzi) eta Ezkerrak (%5,80 eta zinegotzi bat).

Beraz, hauteskunde gaua zenbaki hauekin amaituko balitz, aldaketaren alde agertu izan diren alderdiek Iruñeko udalean agintzeko moduan leudeke, UPN eta PSNren artean 13 eserleku lortuko bailituzkete.

Hala ere, Ezkerraren eserlekua kili-kolo legoke (%5ari eutsi beharko lioke) eta beraz, gauzak estu egonen dira azken unerarte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!