Sanferminetan Iruñea osoa eremu laranja izanen da

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 20a, 08:59

Txupinazoa baino bi egun lehenago jarriko da martxan eremu laranja: uztailaren 4tik 14ra izanen da eta 24 orduz. Uztailaren 15etik 31ra ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko.

Hirugarren urtez jarraian Sanferminetan aparkalekuak eremu laranja izanen dira. Iruñeko Udalak hala onartu du. Uztailaren 4tik 14ra eta 24 orduz ordaindu beharko da hirian autoa aparkatzeagatik. Uztailaren 15etik 31ra ez da aparkalekuan kotxea uzteagatik ordaindu beharko.

Uztailaren 4tik eta Sanferminak amaitu arte Nafarroa Behereko etorbidea, Olibeto Kondearen etorbidea, Ejerzitoarena, Pio XII. eta alde zaharreko aparkalekuak bizilagunentzat izanen dira soilik, aparkatzeko txartela duten autoentzat, alegia.

Zabalgunean, Arrosadian, Azpilagañan, Iturraman, Ermitagañan, Mendebaldean, Etxabakoizen eta Donibanen eremu laranja izanen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!