Gelbenzu kalean igogailua jartzeko egitasmoa onartu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 20a, 08:40

Iruñeko Udalak ezohiko osoko bilkura egin du Hirigintzan legealdiaren azken txanpan aztertu gabe gelditu diren proiektuak jorratzeko.

Iruñeko Udalak ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo, Hirigintzako zenbait proiektu aztertzeko. Bilkura horretan onartu zuten Hesi Arkitektonikoak Ezabatzeko Plan Berezia. Horren barruan, igogalua jarriko dute Arrosadia auzoko Gelbenzu kalean. Zehazki, Larrabide, Santa Marta, Jesus Guridi, Goroabe eta Guelbenzu kaleetan eginen dituzte lanak azken kale horretako 12. atarian dauden mugak kendu eta hainbat herritarri sarrera galarazten dieten hesiak ezabatzeko.

Studio 25 arkitekto taldeak egin du diseinua: Guelbenzu kaleko 12. atariko aurrealdean modulu bat eraikiko dute. Modu horretan, igogailua jarriko dute eraikin horretan. Ez da lan erraza izanen, diotenez, izan ere aurrealdetik sartu beharko dira igogailura eta espaloia ere hartuko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!