'La calma magica' antzezlana bertan behera, Aitor Mazoren heriotza dela kausa

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 8a, 13:21

Gaiarre antzokian zen taularatzekoa gaur ilunabarrean. Sarreren dirua txarteldegietan bueltatuko dute. Tiketak internetez erosi dituztenei erabilitako kreditu txartelaren diru kontura itzuliko diete.

Gaur ilunabarrean La calma magica taularatu behar zuten Gaiarre antzokian. Haatik, Aitor Mazo aktorearen heriotza dela kausa, emanaldia bertan behera utziko dute; izan ere, aktore bizkaitarrak antzezlanean parte hartzen zuen. Lana Alfredo Sanzolek idatzi eta zuzentzen du. Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalak eta Ttanttaka Teatroa konpainiak elkarlanean ekoitzi dute.

Mazo atzo zendu zen, itxura guztien arabera, bihotzekoak jota. Goizeko 11:30ean aurkitu zuten hilda, Bilboko bere etxean. 54 urte zituen, eta ibilbide luze eta oparoa egina zuen antzerkigintzan zein zinemagintzan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!