Umore politikoari buruzko mahaingurua gaur, Nabarralderen eskutik

Euskalerria Irratia 2015ko api. 27a, 12:07
Argazkia: Gaztezulo aldizkaria. Galder Izagirre.

Parte hartzaileak izanen dira Asisko Urmeneta marrazkilaria, Uxoa Anduaga soziologoa, Fredi Paia bertsolaria eta Nabarraldeko Olaia Aldaz. Nabarraldek antolatu du ekitaldia.

'Umorearen gerra' aldizkaria plazaratu berri du Nabarraldek, eta argitalpen hori aurkezteko mahaingurua eginen du asteazkenean, hilaren 29arekin, 19:00etan, Antsoleaga karrikako Zaldiko Maldiko elkartean. "Umorearen erabilerari buruzko hausnarketa ezberdinak bildu nahi ditugu: umorea arma politiko gisa, tantxak, estereotipoak, autestimaren aurkako erasoak", azaldu du Nabarraldek berak ohar baten bitartez. Izan ere, jite horrelako umorearen erabilpena nahikoa maiz egiten da gurean, "geure buruaz barre egitea sanoa denaren aitzakiapean". Nabarralderen irudikoz, Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatuak agerian utzi du umorearen indarra eta boterearekin eta politikarekin duen harremana eztabaidagai bihurtu du. Honako hiru galdera hauek jarriko dituzte mahaiaren gainean: euskaldunok ba al dugu umorerik? Gure kulturak ba al du umorearen tradiziorik? Ba al dakigu nola erabiltzen den umorea identitate jakin batzuen irudia sortzeko?

irudikoz, Haria 37: Umorearen gerra

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!