Yoar eta Bideberri elkarteei babesa eman diete 400 lagunek manifestazioan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 27a, 09:56

Hitzarmen bidez Prebentziorako Zerbitzuetan egoteko eskaera aldarrikatu dute. Iruñeko gainerako auzoetan bezala Arrosadian, Azpilagañan eta Mendillorrin ere aitortza nahi dute.  

Iruñeko Udaleko Prebentziorako Zerbitzuen baitan egon nahi dute Yoar eta Bideberri elkarteek. Hitzarmenaren bidez euren lana babesteko beharra dutela nabarmendu dute. 400 herritarrek babesa eman zieten larunbatean manifestazioan. “Gainerako beste bost auzotan aitortzen diete gu bezalako elkarteei euren lana haur eta gazteen prebentzioan, lan taldeak osatzen dituzte eta elkarlanean aritzen dira. Horrez gain, laguntza ekonomikoak banatzen dizkie Udalak”, hala ohartarazi dute Yoar eta Bideberriko ordezkariek. Mendillorrin, Azpilagañan eta Arrosadian egiten dute lan bi elkarte horiek. Udalarengandik babesik ez dutela jasotzen salatu dute nahiz eta baldintza guztiak bete.

Aldarrikapena, txuriz eta berdez

Mendillorritik arropa txuriz eta Arrosadiatik arropa berdez jantzita iritsi ziren Merinaldeen plazara bi zutabeak. Carlos III. Etorbidetik, Komedias kaletik, Zapateriatik, Eslabatik, Kale Nagusitik barna eraman zuten aldarrikapena eta Udaletxeko plazaraino egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!