510.294 euro ordaindu beharko ditu Udalak Auzitegiko, aparkalekuko kontratutik kanpoko lanengatik

Euskalerria Irratia 2015ko api. 23a, 10:46

Epailearen arabera, Iruñeko Udala 510.294,37 ordaindu beharko ditu "Auzitegiko aparkalekuan egindako lanak kontratuan aurreikusi gabe zeudelako”.

Epaileek Iruñeko Udala zigortu dute. Enpresari eman diote arrazoia. Administrazio espedientea berrikusita eta balorazioa eginda, Administrazioarekiko Auzi-Prozesuko Epaitegiak ebatzi du “proiektuan agertzen ez ziren lanak egin dituela enpresak”. Epaileak dio, besteak beste, aurreikusi gabe eta kontratuan aipatzeke zeudela komuna, hiri-altzariak eta plaza guztiko granito harlauzen aldaketa.

Aparkalekuaren obretan lanean aritu den enpresak 835.658,93 euro eskatu zizkion Iruñeko Udalari “kontratutik kanpo lanak egin behar izateagatik". Baina epaileak enpresaren zenbait eskaera ez ditu aintzat hartu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!