Zazpi lagun ospitaleratu dituzte Baleztena Etxeko sutean kea arnasteagatik

Euskalerria Irratia 2015ko api. 23a, 10:00
Suhiltzaileak sutea itzaltzen, Comedias karrikatik harturiko irudian (Argazkia: Kike Diez de Ultzurrun)

Suak sortutako kea arnasteagatik etxebizitzan bizi diren hiru emakume edadetu artatu behar izan dituzte,  eurei laguntzera joandako beste bi senitarteko eta bi udaltzain.

Guztira zazpi lagun eraman behar izan dituzte ospitalera kea arnasteagatik intoxikaturik. Atzo arratsaldean sortu zen sutea Baleztena Etxean. Eraikina Gazteluko plazaren, Sarasate pasealekuaren eta Komedias kalearen artean dago. Etxebizitzan bizi diren hiru emakume edadetu, laguntzera joandako bi senitarteko eta bi udaltzain dira ospitaleratuak.

Sukaldean sortu zen sua, etxebizitzako hirugarren solairuan. Nola sortu zen ikertzen ari dira oraindik. Ilunabarreko 20:30 aldera eman zieten abisua Trinitarioetako suhiltzaileei, eta berehala kontrolatu zuten sutea. Kalte material txikiak eragin zituen sukaldean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!