Sanferminak 2015

Iruñeko jaiak, musutruk!

Euskalerria Irratia 2015ko api. 22a, 23:22
Ezkerretik hasita Gorka Gora Iruñea!, Cristina 2. Sariaren irabazlea, Gontzal, 3. sariaren irabazlea, Rakel Gora Iruñea! eta Aitor 1. Sariaren irabazlea.

Cristina, Gontzal eta Aitor dira aurtengo “Jaiak musutruk!” Gora Iruñea! plataformaren zozketaren irabazleak. Iruñeko auzoetako festa guztietan bazkariak, afariak, tragoxkak... debalde izanen dituzte.

Gora Iruñea! plataformak "Iruñeko Jaiak Musutruk" zozketaren irabazleen izenak eman ditu ezagutzera: Cristina, Gontzal eta Aitor. Iruñeko auzoetako jai guztietan eta baita Sanferminetan ere, bazkariak, afariak, tragoxkak, barraketan ibiltzeko fitxak... irabazi dituzte lehen bi saridunek. 3. saria 750€ko bidai-txeke bat izan da.

Heldu den asteburu honetan 2015eko jai denboraldiari hasiera emanen dio Sanduzelai auzoak eta hemendik aurrera ia asteburuero izanen da auzo bateko jaiez gozatzeko aukera: Sanduzelai, Txantrea, Iturrama, Arrosadia, Arrotxapea, Azpilagaña eta Donibane izanen dira, hurrenez hurren, Sanferminak baino lehen eginen direnak eta eta Mendillorri, Buztintxuri, Sanfermin Txikia eta Etxabakoitz uda amaierakoak.

Gora Iruñea! Plataformak jai guztietan parte hartzeko eta errespetuz gozatzeko deialdia egiten dio hiritar orori. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!