Hamalau liburudendak hartuko dute parte Iruñeko Liburuaren Egunean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 22a, 13:28

Liburuaren Nazioarteko Eguna da bihar. Karlos III. etorbidean jarriko dituzte postuak. Liburuak %10eko deskontuarekin eskuratu ahal izanen dira eta loreak ere banatuko dituzte.

Iruñean Liburuaren eta Larrosaren Egunaren zortzigarren edizioa ospatuko da bihar. Hamabost postutan hamalau liburudendek euren eskaintzak jarriko dituzte. %10eko deskontua izanen dute liburuek eta erosleen artean 3.000 landare banatuko dituzte, iaz baino 1.200 gehiago. Karlos III. etorbidean jarriko dituzte postuak, Orreaga kalearekin gurutzea egiten duen lekuan. 10:00etan hasi eta 21:00ak arte zabalik izanen dira postu guztiak. 

Abarzuza, Acuari, Auzolan, Elkar Eroski, Gomez, Katakrak, Libreria Arista, Libreria Churundata, Libreria El Corte Ingles, Libreria Iratxe, Libreria Nerea, Libreria Universitaria eta Walden izanen dira biharko Liburuaren Egunean salmentan euren proposamenak jarriko dituztenak.

2008an ekin zioten Iruñeko Udalak eta Diego de Haro Liburudenden Elkarteak elkarlanean Liburuaren Eguna antolatzen. Lehen bi urteetan autobus geltoki zaharrean jarri zituzten liburuak salmentan eta 2010etik Karlos III. etorbidea baliatzen dute horretarako

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!