Iruñeko parkerik handienetakoa zabalduko dute gaur Lezkairun, 100.000 metro koadrorekin

Euskalerria Irratia 2015ko api. 22a, 08:15
Lezkairuko Iparraldeko parkea 2013an hasi ziren egiten.

Zelai berdeak dira nagusi baina baita, kirol guneak eta jolas-tokiak ere. Zabalgunearekin, Mendillorrirekin eta Lezkairurekin bat eginen du parkeak zenbait bidexkaren bidez.

Iruñeko parkerik handienetakoaren irekiera gaur izanen da. Lezkairuko iparraldean kokatuta dago 93.450 metro koadrorekin: 15.446 metroko zelai-guneak, jolasteko tokiak eta kirola egiteko lekuak izanen ditu. 900 metro luze ditu parkeak eta bi bidek zeharkatzen dute: parkearen erditik igarotzen da bat, asfaltatua eta gereziondoz inguratua. Mendillorriraino iristen da bide hori. Lezkairu eta hiriko gunerik altuenak lotuko dituzten bidexkak ere badira.

Iruñeko parkerik handienetakoa izanen da Lezkairukoa. Yamagutxikoak adibidez, 10.000 metro koadro gutxiago ditu. 2013an ekin zioten parkea sortzeko lanak egiteari. 2,9 milioi euroko inbertsioa egin du Udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!