Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala ostiralean Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 21a, 19:17

15-18 urteko 11 gaztek hartuko dute parte arratsaldeko 19:00etan,   Zaldiko Maldiko Elkartean, jokatuko den saioan.

Ikasturtea amaitzearekin batera datoz, ohi bezala, Eskolartekoak. Euskal Herri mailako ekimen hau Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

Herrialdeetako finalen ondoren, Euskal Herriko Eskolarteko finala etorriko da gero, ekainaren 27an, Orion eginen den festarekin. Herrialde bakoitzeko bi ordezkari arituko dira bertsotan. Gabonetan eginen den negulekuan egonaldia izanen dute sari finalista guztiek.

 

Nafarroako finaleko bertsolariak: Ekain Alegre, Alai Arozena, Aitziber Grados, Idoia Granizo, Joanes Ilarregi, Xabat Illarregi, Maddalen Lopez, Manex Mailharin, Uxue Mesa Garmendia, Iratxe Muxika, Ekhiñe Zapiain Arlegi.

Gai-jartzailea: Ainara Ieregi.

Albiste osoa: hemen. 

Bertso-udalekuak prestatzen

Bestalde, pasa den asteburuan Bakaikun bildu ziren bertso-udalekuetako partaideak, udan eginen diren jarduerak antolatzeko.

Aurtengo bertso-udalekuetan parte hartuko duten zuzendari, begirale, sukaldari eta begirale praktikak eginen dituzten hezitzaileak hurbildu ziren Bakaikura. Guztira 31 hezitzailek hartuko dute parte ekimenean.

Uztailean ekingo zaie bertso-udalekuei. Maiatzaren 7a baino lehen jakinaraziko zaie izena emandakoei txanden osaketa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!