Sanferminak 2015

Bihotzekoak eman dio sanferminetako prozesioaren kontura atxilotuetako bati

Euskalerria Irratia 2015ko api. 18a, 11:08
Iruñea Askatasunez plataformak ostegunean egindako agerraldia (Irudia: Iruñea Askatasunez)

Iruñea Askatasunez plataformak jakinarazi duenez, Txema Urbiola Nafarroako Ospitaleko Zainketa Berezietako Unitatean dago.

Txema Urbiola ostegunean atxilotu zuten, uztailaren zazpiko prozesioko gertakarien karietara, desordena publikoak eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita. Atzo 13:00ak aldera utzi zuten aske, eta bere abokatuak Naiz egunkariari azaldu dionez, handik ordu betera, taberna batean zegoela, bihotzekoak eman zion. Ostatuan sendagile bat zegoen, berpizte teknikak egin zizkion, eta horri esker ondorioak ez dira larriagoak izan. Urbiola arriskutik kanpo dago, baina hainbat egun eman beharko ditu Nafarroako Ospitaleko Zainketa Berezietako Unitatean.


“Atxiloketak eragindako estresaren ondorio zuzena da”


Iruñea Askatasunez plataformaren irudikoz, “gertaturikoa atxiloketak eragindako estresaren ondorio zuzena da”. Salatu dutenez, “estrategia horrek etekin politikoa bilatzen du, baina erregimenak amaierara arte ezarri nahi duen tentsio giroak ez du aldaketa errealitate bilakatzerik lortuko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!