Gaur abiatuko da 10. 'Eustal Tulkur Askea'

Euskalerria Irratia 2015ko api. 20a, 12:34
Gaueko entziklopedia koxkorra ikuskizuneko une bat .(Argazkia: argia.eus)

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kultur astea apirilaren gaurtik ostegunera eginen dute, "Eustal Tulkur Askea. Opari bat da" goiburuarekin.

Maialen Lujanbiok, Sustrai Colinak, Julio Sotok eta Jon Maiak oso bertso saio berezia eginen dute apirilaren 23an, ostegunarekin, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan: hizkuntza eskolako lehen mailako ikasleentzat egokituriko saioa hain zuzen ere. Ainhoa Aranburuk eginen ditu gai jartzaile lanak. Sarrerak 19:00etatik aurrera jaso ahal izanen dira, txarteldegian.

Horixe izanen da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 10. Eustal Tulkur Askeko azken ekitaldia, ez, ordea, bakarra. Gaur, 20:00etan eginen dute lehena, gaztelera batuan. Juan Ignacio Hartsuaga antropologoaren hitzaldia izanen da: Mitologia vasca estructurada (Estrukturaturiko euskal mitologia).

Bihar, hilaren 21ean, 17:00etan, Asisko Urmeneta marrazkilari iruindarrak hitzaldi berezia eskainiko du: Abd Erramun III.a eta Euskaliferria. Historia desikasten ari”.

etzi, hilaren 22an, 17:00etan, musika emanaldi berezia izanen da. 2 princeses barbudes taldeak “Gaueko entziklopedia koxkorra” ikuskizuna ekarriko du Iruñera. Jostailuzko instrumentuekin egindako haur eta helduentzako kontzertu ttipia izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!