Iruñeko Udalak Civivox zentroetan haurrentzako 10 ekitaldi antolatu ditu pazko-asterako, denak gazteleraz

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 31a, 22:02
Civivox Sanduezalei zentroa (Argazkia: pamplona.es)

Hori bai, gaztelerazko programazioaren inguruko informazioa euskaraz ere zabaldu du.

Pazko-astean, haurrentzako hamar ekitaldi izanen dira Iruñeko Udalaren Civivox zentroetan. Eta horien inguruko informazioa euskaraz ere karrikaratu du Udalak, sare sozialen bitartez. Haatik, hamar ekitaldi horietako bakar bat ere ez da euskaraz izanen. Denak gaztelera batuan izanen dira. Bada marka. Ez dakigu zer uste duten udaleko programatzaileek: haur euskaldun guztiak kanpora doazela oporretan, haur euskaldunei ez zaizkiela kultur ekitaldiak gustatzen, haur euskaldunak ez direla existitzen... Itziar Aranguren kazetari eta ama familiakoak honako ika-mika hau izan du Twitterren Iruñeko Udalaren kultur ekitaldien berri ematen duen kontuarekin. Honatx gaztelerazo ekitaldion berri emateko Udalak karrikaratu duen euskarazko afixa:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!