Iruñazarra, berritua eta zabalik

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 26a, 08:11
Martxoaren 23an inauguratu zuten taberna zaharberritua (argazkia: @Iruñazarra_Bar)

Taberna eta jatetxea izanen da hemendik aurera ere. Bederatzi hilabetez aritu dira taberna goitik behera eraldatzen eta egokitzen.

Iruñazarrak ateak ireki ditu bi urtez itxita egon ondoren. Merkaderes kalean ohiko txokoan zabaldu ditu ateak. Jabe berriak Iturondo SL izeneko lan taldea dira. Astelehenean eta asteartean zabaldu dituzte lehenengoz eta ate irekiak formularekin jendetza hurbildu da Iruñazarra tabernara. Atzotik goizeko zortzietatik gauerdira arte zabaltzen hasi dira. Asteburuetan goizaldeko ordu bi terdiak arte ere irekiko dute.

Tabernara sartu bezain pronto kafetegia, pintxoak eta barrualdeko aldera ematen duen patioa topa daitezke. Beheko partean 60 lagunendako jangela du. Eraberritze lanetan azaldu ziren arkuak mantendu dituzte jangelako sotoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!