440 kartel jaso dira 2015eko sanferminetako lehiaketarako

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 25a, 17:00
Gure idurikoz azken urteotan lehiaketara aurkezturiko afixarik onena da garbigailuarena. Esan gabe doa ez zuela irabazi.

Apirilean zehar epai-mahaiko kideak bilduko dira zortzi afixa aukeratzeko eta hauek izanen dira gero herritarren bozkara aterako direnak.

Oraindik jasotzeke daude postaz edo mezulari bidez bidaliak. Iaz, denera, 546 izan ziren parte hartzaileak.

Jasotako 440 afixetatik 203 Iruñetik datoz, Nafarroako beste tokitatik 97, 132 Estatuko beste erkidegoetatik eta 8 atzerritik.

Kartel irabazlearen egileak 3.600 euroko saria jasoko du.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzia izanen da epaimahai burua eta gainerako kideak honako hauek: udalean ordezkaritza duten taldeen ordezkari bana, Baionako Herriko Etxeko ordezkari bat, diseinu, komunikazio edo arte plastiko alorretako hiru profesional, Hezkuntza eta Kultura saileko zuzendaria eta Udaleko Arte Plastiko alorreko teknikaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!