Klima aldaketaren inguruko informazioa eta hausnarketa sustatzea helburu duen nazioarteko ekimen honekin bat eginen du Iruñeko Udalak, aurten zazpigarren aldiz.
Udaletxeko etxaurreko argiak, harresietakoak eta Merindade, Bianako Printzea, Rodezno Kontea eta Nafarroako Blanca plazetako iturrietakoak, 60 minutuz itzaliko dira.
Ekimena Australiako Sidney hirian sortu zen 2007an WWF (World Wide Fund For Nature)erakundeak bultzatuta eta gaur egun 7.000 hiri inguru izaten dira urtez urtez proposamenarekin bat egiten dutenak.
Antolatzaileek erakunde ofizialei ez ezik, hiritar orori ere ekimen honetan parte hartzeko eskatzen diete. Horretarako informazio guztia eta hainbat ideia zehatz bildu dituzte haien web gunean.