Hiru oinezko arin zauritu ziren atzo, istripu banatan, Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 25a, 08:59

Ordubetean izan ziren hiru istripuak. Lehenean bizikleta batek harrapatu zuen emakumezkoa. Gainerako biak autoek harrapatuta zauritu ziren.

Iruñean, atzo, hiru oinezko zaurituta gertatu ziren, hiru istriputan; hiru ezbeharrak ordubeteko epean izan ziren. Lehen ezbeharra bizikleta baten eta oinezko baten artekoa izan zen. Bizikletak 57 urteko emakumezko bat harrapatu zuen, eta zauri arinak eragin zizkion andreari. Beste bi istripuetan, berriz, autoak izan ziren oinezkoak harrapatu zitzutenak. Batean, 51 urteko gizonezko bat harrapatu zuen automobil batek, eta bestean, 14 urteko gazte bat. Denek zauri arinak baino ez dituzte, Udaltzaingoak esan duenaren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!