Edurne Egino: "Itxaropentsu gara Iruñean Podemosekin batera aurkezteari begira"

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 24a, 12:34

Udal programa aurkeztu du gaur Izquierda-Ezkerrak, eta hauteskundeetara so nabarmendu du alor sozialak hobetu, parte hartzea sustatu eta herritarrak lehenetsi nahi dituzten alderdiekin bat egiteko prest dagoela.

Iruñeko Udalerako programaren ardatzak aurkeztu ditu Izquierda-Ezkerrak. Herritarren garaia leloarekin, soa, parte hartzean eta eremu sozialean jarri du Edurne Egino buru duen taldeak. Herritarrak lehenetsiko dituen proposamena da, "beste eredu bati jarraituz bidezkoagoa izanen den gizartea eraikitzeko".

Aldaketa ekarriko duen programa da aurkeztu dutena finean: "Gardentasunean oinarritua, pertsonak aintzat hartuko duena, parte hartzea sustatuko duena eta auzolanean eraikia". Oinarri horiekin bat datozen gainerako alderdiekin bat egiteko prest azaldu da Izquierda- Ezkerra.

Hauteskundeei begirako akordioak

Podemosez galdetuta, esan du Eginok, talde horrek eginiko manifestuarekin bat datozela baina barne prozesuan dabiltzan bitartean esku hartzerik ez dutela. Dena dela, itxaropentsu azaldu da Egino hauteskundeetan Podemosekin bat egiteko aukerarekin.

Aranzadiz galdetuta, gonbidapenik ez dutela jaso eurekin bat egiteko aukerarekin, ez dute hurbiltasunik sentitu. "Aranzadik ez du alderdi politikoen arteko bat-egiterik ulertzen eta horrek mugatuko luke akordioa", nabarmendu du Eginok.

Izquierda-Ezkerrak larunbatean Planetarioan programa jendaurrean aurkeztuko du. Herritarrekin eztabaidatu, adostu eta aztertzeko aukera eskainiko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!