Labriten, harresiaren eremua zabaldu egin dute

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 20a, 08:54

Baluarte eta Magdalenako zubiaren artean oinezkoentzat ibilbide berria zabaldu zuten atzo. Aldapak leuntzeko arrapalak erabili dituzte bidea errazte aldera.

Egokitzapen lanetan ari da Iruñeko Udala. Hesiak ontzen ari dira, birgaitzen. Estreinatu berri dute egindako azken aldaketa: Labrit eta Magdalenako zubiaren artean oinezkoentzako bidea sortu dute, hesiaren magalean. Gotortutako eremua eta gune horretako paisaiari indar ematea du helburu berritze lan horrek. Oinezkoen bide berri horren bitartez gainera, bisitariak hesiak begietsi ondoren bide zuzena izanen dute alde zaharreraino.

350 metrotako oinezkoen ibilbidea da. Aldapak leuntzeko eta bidea errazteko arrapalak ere jarri dituzte. 22 argiz osatu dute bidea, eremua belarrez, lorez eta landarez txukundu dute eta baita zenbait zuhaitz landatu ere. Guztira 378.575 euroko inbertsioa egin du udalak horretarako. Arian enpresak egin ditu egokitzapen eta berritzeak. Europako Batasunak finantziatu du proiektuaren %65.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!