Sanferminak 2015

2015eko Sanferminak iragartzeko lehiaketara 26 kartel aurkeztu dituzte

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 16a, 08:00
2009ko lehiaketara aurkezturiko afixa

Martxoaren 25 arte izanen da aukera lanak aurkezteko. Zitadelako bulegoan aurkeztu beharko dira obra guztiak.

Lan bakarra aurkeztu ahal izanen du norbanako bakoitzak, originaltasuna garrantzitsua izaten da halakoetan eta gaia librea da. Aurreko urteetan parte hartu duten lanek ezin izanen dute aurtengoan egin. 2015eko Sanferminak iragartzea da xedea eta horretarako proposamena 26 herritarrek egin dute iada. Euren lanak aurkeztu dituzte dagoeneko. Martxoaren 25 arte izanen da aukera lanak aurkezteko.

Zitadelako bulegoetan aurkeztu behar dira kartel proposamenak. Kartelarekin batera gutunazal itxian lanaren beraren leloa idatzirik aurkeztu behar dute. Horrez gain, izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, NANaren fotokopia eta curriculuma sartu beharko du norbanako bakoitzak gutunazal horretan.

Zortzi lan iritsiko dira finalera aurreko urteetan bezala. Ondoren irekiko da aukera bozkatu ahal izateko. Herritarren boto gehien jasotzen duenak lortuko du 2015eko Sanferminak iragartzea kartel bidez. Saria 3.600 eurokoa izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!