Iruñeko katedraleko klaustroa zaharberritzeari ekinen diote aurten

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 12a, 14:18
Argazkia: catedraldepamplona.com

Nafarroako Gobernuak dio lanak 2020an amaitzea espero dutela.

Iruñeko katderaleko klaustroa zaharberritzen hasiko dira aurten, eta lanak 2020an amaitzea espero dute. Lehen fasean, teilatua konponduko dute, euri ura biltzeko sistema hobetu eta harlauzak egonkortu. Lanak Construcciones Zubillaga enpresari esleitu dizkiote, 154.494 euroren truke. Lanon nondik norakoak Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionaletarako kontseilari Juan Luis Sanchez de Muniainek aurkeztu ditu gaur goizean, Vianako Printzea erakundeko arkitekto Leopoldo Gilekin eta Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoko errestauratzaile Alicia Anchorekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!