Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Asier Aranguren iruindarra aske

Euskalerria Irratia 2015-03-11 19:48   Politika  Iruñea

Aske gelditu da Asier Aranguren. Senitartekoak eta lagunak zain zituen Aranjuez herriko kartzelako atarian, haien artean ama.

Asier Aranguren iruindarra aske
Asier Aranguren amarekin | Ikusi handiago | Argazki originala

Senitartekoek sare sozialetan zabaldu duten bezala, Aranjuezeko kartzelatik atera da Asier Aranguren iruindarra, 20.000 euroko bermea ordainduta. Operazio polizial berean atxilotutako Egoitz Lopez de la Calle ere libre gelditu da. 

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Mintzaidetza Lanetarako Taldearen kontrako operazioa egin zuen iazko urtarrilaren 8an Guardia Zibilak. Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz izan ziren atxilotuak.

2012ko uztailean aurkeztu zuten Mintzaidetza Lanetarako Taldea. Presoen auziari buruz hitz egiteko EPPK-ko mintzakideek dituzten zailtasunak direla-eta izendatu zuten bitartekari lanetan arituko zen talde bat. Aurkezpenean, azaldu zuten gizarte eragileei presoen hitza helarazten eta eragileen iritzia jasotzen saiatuko zirela. Hainbat bilera egin zituzten eragile politiko eta sozialekin.

'Asier ETA biok' filmeko protagonista

Aitor Merino zinegilearen eta Arangurenen adiskidetasuna kontatzen duen Asier ETA biok filmeko protagonista da Aranguren. Espainiako herritarrei euskal gatazka beste era batera erakusteko eginiko ahalegina da filma.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2015-03-11 19:53 Erantzuna | #1

Aupa! Zorionak eta besarkada bero bana bere senide guztie... Asierri neronek emanen diot ikusten dudanean. A ze poza!

Euskalerria Irratia 2015-03-11 21:46 Erantzuna | #2

Gure webguneko albiste bati egiten dioten lehen iruzkina, zurea, Josu. Zorionak zuri ere ;)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa