Tomás Sobrino Habans (Elizondo, 1953) pintorearen "Diálogos" izeneko erakusketa zabalduko dute bihar Iruñeko Ziudadelan, Mistoen Aretoan. Itsasoaren eta landareen paisaiak erakusten dituzten 61 olio margolan eta 10 bat marrazki jarri ditu ikusgai.
Diálogos
Kandinskyk esana da ""artelan bat begiratzen duenak artistarekin hitz egiten duela nolabait, arimaren lengoaia baliatuta". Bada, esaldi hori bere egin du Tomás Sobrinok erakusketari jarri dion izenburutik beretik hasita. Arte abstraktuaren eta figuratiboaren arteko lerroak lausotu nahi ditu autoreak begiratzeko beste modu baten bila.
Autorea
Tomás Sobrino Elizondon jaio zen 1953an. Lekarozko Kaputxinoetan ikasi zuen Batxilergoa, eta Donostian Marrazki artistikoko ikasketak. Erakusketa ugari egin ditu, besteak beste, Elizondon, Iruñean, Irunen, Donostian eta Portugaleten. Bidasoako Pintoreen elkarteko kidea da.