Berrogeita hamar lagunek igaro zuten asteazken gaua Iruñeko Udalaren etxerik gabeko pertsonentzako arreta zentroan, Udalak berak jakinarazi duenez. Eta horixe da zentroak duen plaza kopurua. Udalak aktibaturik dauka hotzaldietako protokoloa. Otsailean, orotara 392 lagunek erabili dute udal instalazio hau.
2014 urtean, 2.445 lagunek jaso zuten Udalaren alojamendu zerbitzuen laguntza, bazterketaren aurkako egitasmoaren barruan, 2013an baino %3,4 gehiago. Haatik, etxerik gabekoentzako zentroa erabili zuten pertsonen kopuruan joera kontrakoa izan zen, zertxobait jaitsi baitzen.