Barcina eta politikaren judizializazioa

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Lehengo egunean, telebista kate batetik bestera nenbilela, Yolanda Barcina ikusi nuen espainiar eskuin muturreko saio batean, el gato al agua izenekoan, hots. Hasia zelarik harrapatu nuen baina perla batzuk entzuteko parada izan nuen. Edonola ere, interneten aurkitu dut elkarrizketaren bideoa.

 

Hau lotsagakeria! Kudeatzaile ona dela esaten dute. Nabarmena da gustora dagoela emakumea XXI. mendeko kabernikola hauen artean.

 

Ergelkeria guzien artean, batekin geldituko naiz oraingo honetan. Gehiegi judizializatzen ari da politika, Barcinaren ustez. Ederki, zure espainiar tribunal maiteek ipurdia garbitu dizute eta politikaren judizializazioa salatzen duzu. Beste batzuondako, niretako, adibidez, tribunal horiek, 10 urtetako kartzela eskaera egiten dute, baina hori ez da politika judizializatatzea, ezta?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!