Iritzia:

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Fermin Erbiti

“Zer gertatzen da Italian”, horra hor El Ciervo hilabetekari beti interesgarriak oraingo alean azalera eraman duen gai nagusia. Ikuspegi ezberdin eta osagarrien bidez, erreportajeak Berlusconi, eliza eta Mafia baino gehiago den estatuaren errealitate poliedrikora hurbiltzeko balio digu. Politikari eta kazetarien iritziez gain, bertatik alde egin zutenena eta gelditu direnena eskaintzen zaizkigu, eta baita Italia biziki maite dutenen kataluniarren testigantzak ere.

Iritzi horiek guztiak irakurrita, Gaetano Dabide soziologoak mafiaz ari delarik aipatzen duen atsotitza apuntatu nuen: “Cu si faci i fatti soi, campa cent`anni” (“Bere kontuez baizik arduratzen ez dena 100 urte biziko da”. Hortxe argi eta garbi laburbildurik: ez ikusiarena egin, zuk zurea zaindu, eta gainerakoa…hor konpon!

Italierazko hitz batek laburbiltzen du gurean ere hain zabaldurik dagoen filosofia: omertà. Era guztietako mafiak –baita gure ingurukoak ere- omertàren jarraitzaile nahi gaituzte denok. Arriskua begi bistakoa da, nire aburuz. Izan ere, historiaren errepaso axalekoenak ere omertà zabaltzearen arriskuaz ohartarazten du. Jokamolde koldarra bezain ulergarria da hori, bidegabekerien ezinbesteko adiskidea izan baita mundua mundu denetik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!