Kiliki beltzaren ondotik, Caravinagre

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Gero eta gutxiago falta da San Fermin loriatsurako. Aurten ANVko zinegotziei dagokie txupinazoa pizteko txanda. Baina atzo Yolanda Barcinak  "ezustekoak" izan daitezkeela iragarrri zuen. Denek ulertu dute suzia 150 urte bete berri dituen Erraldoien Konpartsari eman nahi diola. Haatik, ANVko hautetsiek aurrea hartu diote, atzo bertan prentsa ohar baten bitartez iragarriz txupinazoa pizteko ohorea Konpartsaren esku utzi nahi dutela. Ataka estuan utzi dute Barcina. Suzia Konpartsari ematen badio ANVren proposamena onartzen ariko da, Berriozarko alkate Xabier Lasak egin bezala, eta hori egiteagatik terroristen lagun izatea egotzi zion UPNk Lasari. Baina ez badio Konpartsari ematen, ANVren esku utzi beharko du, eta esan gabe doa Barcina ez dagoela hori egiteko prest. Mihigaiztoek diote honen guztiaren kontura alkate andereari aurpegiera ozpindu zaiola eta, beraz, irtenbidea izan daitekeela txupinazoa berak jaurtitzea, Caravinagre moduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!